2024 denboraldia ate joka dago eta txirrindularitza taldeek euren mugimenduen berri ematen ari dira.
Laboral Kutxa afizionatuen taldeak 2024ko plantila itxi du, aldaketa nabarmenekin. Hasteko, 26 txirrindularietatik 18 txirrindulari izatera pasako da taldea, “taldekide guztiei prestakuntza hobea eta egutegi oso bat izateko aukera gehiago eskaini ahal izateko.
Iker Mintegi altsasuarrak, Nicolas Alustizak eta Unai Zubeldiak Euskaltel-Euskadi talde profesionalera egin dute salto. Taldeak izan dituen beste 10 bajen artean Ailetz Lasa ziordiarra dago, eta baitu Laboral Kutxan jarraituko. Aurrera egingo duen hemezortzikoteko sakandar bakarra Sakana Group-Aralar taldetik igo den Adrian Martinez lakuntzarra da.
Aimar Tadeo, Finisherren
Aimar Tadeo lakuntzarrak, bestalde, afizionatuen mailan bere bigarren denboraldia egingo du Finisher taldean.