Azaroaren 25ean mobilizatzeko deia egin du mugimendu feministak

Guaixe 2023ko aza. 20a, 08:22

Azaroaren 25 batean egindako mobilizazioa Altsasun. ARTXIBOA

Azaroaren 25ean, larunbata, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako egunean,Sakanako Mugimendu Feministak Irurtzunen, Lakuntzan, Iturmendin eta Urdiainen elkarretaratzeak eta Altsasun eskualdeko manifestazioa deitu ditu, 'Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak' lelopean.

Duela 24 urte Nazio Batuen Batzarrak azaroaren 25 Emakumeen aurkako edozein indarkeria mota desagerrarazteko nazioarteko eguna izendatu zuen eta aurten ere Mugimendu Feminista kalera aterako da Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak. Indarkeria matxistaren aurrean autodefentsa feminista lelopean. Eguerdian, 13:00etan, Irurtzungo plazan eta Lakuntzako plazan eta 18:00etan Iturmendiko plazan eta Urdiaingo udaletxearen aurrean elkarretaratzeak eginen dituzte. Ondoren,19:00etan, Sakanako manifestazioa eginen dute Altsasuko Foru plazatik.

Sakanako Mankomunitateko eta Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuek ere bat egin dute mugimendu feministak deitutako mobilizazioeki.