Sakanako Bidelagun turismo elkarteko kideak Valladoliden egin zen Intur turismo azokan egon ziren ostiraletik igandera. Iberiar penintsulako turismo azokaren hogeigarren edizioa zen. Bidelaguneko kideak, Nafarroako standaren barruan, ibarreko eskaintzaren berri eman zuten 33.000 pertsona inguru hartu zituen azokan.