Altsasuko parkeko suhiltzaileak Aralar mendira joan behar izan zuten larunbat goizean. Min hartu ondoren, larrialdi deialdia egin zuen mendizale batek. Ustez orkatila hautsia zuen eta ezin zen ibili. Suhiltzaileek haren kokapena lortu eta zegoen tokitik ohatilan atera behar izan zuten, ondoren osasun zentrora eramateko.
Ez da suhiltzaileek Aralarrera joan zen astean egin zuten irteera bakarra. Asteazkenean, lainoa zela eta, orientazioa galdu zuen pertsona baten bila aritu ziren suhiltzaileak. Pertsona onik opatu zuten, hoztuta, baina ez zuen mediku arretarik behar izan.