Abenduaren 3an, igandea, Nafarroako egunean, Nafarroako hainbat abesbatzen eta banden kontzertuak izanen dira herrialdean zehar. Kontzertuak 12:00etan Nafarroako ereserkiarekin hasiko dituzte, eta ondoren talde bakoitzaren erreperotioarekin jarraituko dute. Sakanan bi emanaldi izanen dira: Irurtzungo Abesbatza Lakuntzako kultur etxean izanen da eta Etxarri Aranazko Abesbatza Arbizuko elizan.