Hiru eskoletako jantokiendako 10.500 euro

Guaixe 2023ko abe. 14a, 11:14
Uharte Arakilgo eskola. ARTXIBOA

Hezkuntza Departamentuak eman du, Uharte Arakil, Lakuntza eta Arbizuko Haur eta Lehen Hezkuntzako jantoki baimenduetarako da.

Hezkuntza Departamentuari 1.500 biztanletik beherako 36 udalen artean 110.000 euro banatuko ditu. Herri horietako Haur eta Lehen Hezkuntzako jantoki baimenduetan 515 ikaslek bazkaltzen dute. Neurriak Sakanako hiru eskolari eta 49 ikasleri eragiten die eta, horregatik, udalek 10.465,91 euro jasoko dute, banatuko den diruaren %9,51. Uharte Arakilgo eskolan hamar ikasle gelditzen dira bazkaltzen eta udalak 2.135,9 euro jasoko ditu. Lakuntzakoak, berriz, 2.563,08 euro dozena bat ikasle bazkaltzen gelditzen direlako. Azkenik, Arbizuko Udalak 5.766,93 euro eskuratuko ditu eskolan bazkaltzen gelditzen diren 27 ikasleengatik. Carlos Gimeno Gurpegi Hezkuntza kontseilariak nabarmendu duenez, "neurri honen helburua diskriminazio positiboa sustatzea da, herritarrek landa-inguruneetan jarrai dezaten laguntzeko".