Ibarreko herrietan sortzen diren beharrak betetzeko, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak aisialdiko begiraleen lan poltsa osatu nahi du. Deialdian interesa dutenek euskaraz jakin behar dute, ahoz eta idatziz; horregatik C1 maila egiaztatu beharko dute. Gainera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo horren baliokidea izan beharko dute. Lan poltsa osatzean, Mank-ek kontuan izanen du hautagaiek gidatzeko baimena eta autoa izatea eta aisialdiko begirale titulua izatea. Deialdian interesa duenak curriculuma euskara1@sakana-mank.eus helbidera bidal dezakete.