Gipuzkoako basozainak ibarrean trebatzen

Guaixe 2023ko abenduaren 13a

Nafarroako eta Gipuzkoako basozainak basoan. @Guardas_na

Hariztietako basogintza lanen inguruan jantzi ziren.

Nafarroako Gobernuko basozainek Gipuzkoako Foru Aldundiko bere lankideak trebatu zituzten abenduaren hasieran. Horretarako, Sakanako harizti batean jarri zuten hitzordua. Izan ere, basozain nafarrek gipuzkoarrak hariztietako basogintza gaietan trebatu zituzten. Horretarako, Sakanan, baso masa motaren araberako baso aprobetxamendu motak aztertu zituzten elkarrekin.