Asteburuan Erregional mailako hamaikagarren jardunaldia jokatu zen eta Etxarri Aranatzek eta Lagun Arteak garaipen sendoak lortu zituzten.
Etxarri Aranatzek Arga Ibaia izan zuen aurkari Sanduzelain jokatutako partidan. Partida hasi eta berehala Mattin Altzelaik Etxarri Aranatz aurreratu zuen, eta golak airea eman zion talde sakandarrari. 23. minutuan bigarrena sartu zuen atzera ere Mattin Altzelaik, eta garaipena sendotu zuen. Etxarrik Argaren erasoei ongi eutsi, eta garaipena ekarri zuen etxera.
Lagun Arteak San Jorge taldea hartu zuen Zelai Berrin. Bi taldeek lehia oso estua izan zuten, partidaren azken txanpan erabaki zena. 72. minutuan Alvaro Codonek Lagun Artea aurreratu zuen, eta partida bukatzear zegoela Gorka Hernandezek garaipenaren gola sartu zuen. 2 eta 0 irabazita, aurreko jardunaldian Etxarri Aranatzen kontra 4 ea 1 galdu izanaren arantza kendu dute lakuntzarrek.
Datorrena
Erregional mailako liderra Mutilvera C taldea da (24 puntu), Lagunak B taldearen aurretik (20 puntu). Etxarri Aranatz hirugarren da (20 puntu) eta Lagun Artea bosgarren (19 puntu). Estu dago sailkapena. Lagun Arteak Aranguren kiroldegian jokatuko du abenduaren 16an, larunbata, 18:30ean, Mutilbera C liderraren kontra. Beraz, partida zaila du aurretik. Aldiz, Etxarri Aranatzek 19 punturekin sailkapenean seigarren den Rotxapea arerio zuzena hartuko du abenduaren 17an, igandea, San Donato zelaian. Sailkapena bera dago jokoan.