'Mainamikirri' liburuaren aurkezpena

Guaixe 2023ko abe. 12a, 10:38

Abenduaren 17an, igandea, Castillo Suarezek Altsasuko kondairan oinarritutako ipuinaren aurkezpena eginen du, Arbizuko Olatzea hotelean.

Burundako Mainamikirri sorginaren bi istorio biltzen dituen albuma da Mainamikirri liburua; misterioz eta magiaz betetako ipuinak dira biak. Castillo Suarez idazle altsasuarrak idatzi du, Jose Mari Morcillo Morkots ilustratzaileak egin ditu ilustrazioak eta Olatz Aldasoro diseinatzaileak egin du liburuaren diseinua, eta abenduaren 17an, igandea, 17:30ean, Arbizuko Olatzea hotelean aurkezpena eginen dute. Bertan Mainamikirriren istorioaren inguruan egiten ari diren proiektu baten berri emanen dute ere.