Eguberri oporretarako egitarau berezia prestatu dute Ihabarren: tailerrak, mendi irteera, ipuin kontaketa... Hortaz, abenduaren 16an, 23an eta 30ean, larunbatak, 11:00etatik 13:30era, Mirenek eta Idoiak Josi zure motxila tailerra antolatu dute. Abenduaren 24an, igandean, Gabon gaua ospatu aurretik, Maddalenera mendi irteera eginen dute ihabarrek, eta bermut autogestionatua eginen dute tartean. Irteera Imanolek antolatu du, eta 09:00etan plazatik aterako dira. Hurrengo ekimena abenduaren 29an, ostirala, izanen da, eta Maialenekin Pizza tailerra eginen dute. Ilbeltzaren 2an, asteartea, gailetak eginen dituzte Maialenekin. Abenduaren 30ean, larunbata, bajera apaintzeko geldituko dira eta egitarauarekin amaitzeko, ilbeltzaren 4an, osteguna, Izaskunekin ipuin kontaketa saioa izanen da.
Gabonak 2023-2024 Ihabarren
Abenduak 16, 23 eta 30 larunbatak
11:00 - 13:30
Josi zure motxila tailerra.
Miren eta Idoia
Abenduak 24 igandea
09:00
Mendi irteera Maddalenera eta bermut autogestionatua.
Imanol
Abenduak 29 larunbata
18:00
Pizza tailerra.
Maialen
Agenduak 30 igandea
18:30
Bajera apaintzeko tailerra.
Urtarrilak 2 asteartea
18:00
Gaileta tailerra.
Maialen
Urtarrilak 4 osteguna
17:30
Ipuin kontaketa.
Izaskun