Pista txirrindularitza

Lau sakandar Espainiako Pista Kopan

Guaixe 2023ko abe. 18a, 12:00
Siets Goikoetxea eta Ane Berastegi, Beratxako gainontzeko taldekideekin Espainiako Kopako taldekako podiumean, Sevillan. UTZITAKOA

Nafarroako pista selekzioan lan ona egin zuten Luca Martinezek eta Ekaitz Perezek, eta Beratxa taldearekin primerakoa Siets Goikoetxeak eta Ane Berastegik.

Abenduaren 8tik 10era Espainiako Pista Kopako bigarren saioa jokatu zen Galapagarren. Siets Goikoetxea eta Ane Berastegi Ecologicos Navarra-Beratxa taldearekin lehiatu ziren Galapagarren. Madison proban laugarren sailkatu ziren. Juniorren fondisten sailkapen orokorrean Goikoetxea bigarren sailkatu zen, Berastegi laugarren. Taldekako sailkapenean Beratxak lehena izaten jarraitzen du. Aurretik Sevillako Dos Hermanasen Espainiako Koparako jokatutako sarian bikain aritu ziren. 

Martinez eta Perez
Nafarroako selekzioarekin bi sakandarrek parte hartu zuten: kadeteetan Luca Martinezek (Aralar), eta juniorretan Ekaitz Perezek (Burunda). Junior mailan taldekako proban Nafarroa bigarren izan zen. Kadeteetan, Luca Martinez eta Javier Monreal bigarren sailkatu ziren Madison modalitatean, eta sailkapen orokorrean Martinez seigarren izan zen.