Pilota

Sakandarrak Nafarroako txapeldun, Arbizun

Guaixe 2023ko abe. 20a, 11:30

Arbizun jokatutako Nafarroako Kirol Jokoen Eskuz Binakako finalean jokatu zuten finalistak. UTZITAKOA

Arbizuko Kiroldegiak NKJetako Nafarroako Eskuz Binakako finalak hartu zituen

Azaroaren 25ean Nafarroako Kirol Jokoen Eskuz Binakako lehen fasearen bigarren eta hirugarren mailako finalak jokatu ziren Arbizuko kiroldegian, eta Aldabideko eta Irurtzungo zenbait bikotek jokatu zituzten finalak. 

Benjaminen 2 mailan Aldabideko Mauduitek eta Sanchezek bi jokotan hartu zituzten mendean Berriozar A taldeko Diaz eta Oroz (9 eta 10 eta 9 eta 10). Kimuen 3 mailan Irurtzun C taldeko Lizasok eta Ongayk 18 eta 11 irabazi zieten Txaruta C taldeko Ruiz de Larrinagari eta Irigoieni. Sakandarrekin despeditzeko, haurren 3 mailan Aldabide A taldeko Mendinuetak eta Urtasunek Berriozar C taldeko Elarre eta Mujika izan zituzten aurkari. Berriozarkoak izan ziren txapeldunak, 18 eta 5 irabazita.