Olentzero eta Mari Domingiren bisita

Guaixe 2023ko abe. 21a, 13:00
Olentzero eta Mari Domingi 2022an Urdiaingo kalejiran. ARTXIBOA

Abenduaren 24an ikazkin bikotea menditik jaitsiko da eta Sakanako herrietan bisitak eginen ditu, gauean opariak banatu aurretik; Zuhautzun eta Etxeberrin aurretik egonen dira Olentzero eta Mari Domingi, abenduaren 22an eta 23an, hurrenez hurren.

Horra, horra, gure Olentzero, pipa hortzetan duela eserita dago... Iritsi da eguna: Olentzero eta Mari Domingi bidean dira. Abenduaren 24ko gau magikoan haurren eta horren haurrak ez direnen etxeetan opariak (eta gaizki portatu direnei ikatza) utziko dituzte. Aurretik, ongietorriak eta topaketak eginen dizkiete Sakanako herri gehienetan. Bisita goiztiarrenak Zuhatzun (abenduaren 22an) eta Etxeberin (abenduaren 23an) izanen dira, bestela, abenduaren 24an lanean hasi aurretik kalejirak eginen dituzte Sakanan zehar.

Olentzero eta Mari Domingiren bisitak herriz herri

Abenduak 22 ostirala

Zuhatzu

19:30 Afari-merendua eginen dute eta bitartean Olentzero menditik jaitsiko da eta haren esperoan egonen dira.

Abenduak 23 larunbata

Etxeberri

18:15 Olentzero menditik oinez etorriko da, eta herriko txistulariek agurra eginen diote. Haurrekin egoteko eta eskutitzak eta solasaldiak izateko txokoa izanen da. Jarraian, gaztain erreak eta txokolota banaketa egonen da.

Abenduak 24 igandea

Irurtzun

18:30 Olentzero Plazaolako zubitik iritsiko da, eta herritik kalejira eginen du.

Etxarren

16:30 Olentzerori harrera eginen diote, plazan. Herritik kalejira eginen dute eta Txoripan dantza taldeak emanaldia emanen du. Ondoren, oparien banaketa izanen da.

Satrustegi eta Hiriberri

Arratsaldean, txokolatada eginen dute, Satrustegin.

18:30 Olentzero eta Mari Domingiri Satrustegin ongi etorria egingo zaie, eta Hiriberrira jaitsiko dira. Hiriberrin herritik buelta emanen dute eta Txitera agurra eginen zaie. Ondoren, merendu txiki bat eginen dute.

Ihabar

18:30 Olentzerori ongi etorria eginen diote, plazan. Aurreskua dantzatuko diote, oparien banaketa eginen du ikazkinak, eta gaztain erreak janen dituzte.

Irañeta

18:00 Olentzero autobus geltokitik herrirantz abiatuko da. Bukaeran, diru bilketa eginen dute datorren urtean ohiturarekin jarraitu ahal izateko. Ekimenaren antolatzaileek irintarrak basrritarrez janztera animatu dituzte.

Uharte Arakil

10:30 Pazkoa Amores, UAGAren eskutik.

18:00 Olentzero eta Mari Dominigiren bila joanen dira, kalejira eginen dute herritik, eta frontoian harrera eginen zaie.

Arruazu

Olentzeroren etorrarekin batera, ohitura zahar bati eutsi nahi diote Arruazun: Eguzki zahar Eguzki berria. Herriko etxe guztietan egurrekin sua egitea nahi dute, herriarendako eta herritar guztiendako desio eta ametsik onenak eskatzeko asmoz. Su berritzaile eta garbitzailea pizten zuten enbor horrekin, urteko gaurik luzeenean berotasuna eta argitasuna eskaintzen zien. Sua piztean urte berrirako desioak, ametsak eta abar eskatzen zituzten; eguzki berri baten jaiotza eta ziklo baten hastapena ospatzen zuten.

12:30 – 13:30 Herriko gazteak etxez-etxe pasako dira egur bat jasotzeko.

17:00 Olentzero – Enborra ipuin kontakizuna izanen da, herriko etxean.

17:30 Egurtxoak margotzeko haurrendako tailerra izanen da, herriko etxean. Ondoren, etxez etxe bildutako egurrekin batera erreko dituzte.

18:30 Sua, futbolzelaian. Haurrek egindako egurtxoak erretzeko aukera izanen dute.

19:00 Olentzero Arnazbidetik helduko da eta trikitilariez lagunduta herritik kalejira eginen dute. Ondoren, opari banaketa eginen du, elkartean.

Lizarraga

18:00 Olentzero eta Mari Domingi Etxetxuriko errebueltatik jaitsiko dira eta beraiekin batera kantuz herriari buelta emanen diote. Ekimenaren antolatzaileek karrikaz karrika buelta ematen denean etxetan kandila bat ateratzera animatu dituzte lizarratarrak Su bat, etxe bat ohiturarekin bat eginez.

Unanu

16:30 Txokolatea egiteko soziedadean bilduko dira.

18:00 Mari Domingik eta Olentzerok karrika itzulia eginen dute.

19:00 Txokolate jana izanen da.

19:30 Pazkuekin Amores etxe etxe eginen dute.

Dorrao

14:00 Umeekin bazkaria, soziedadean.

16:00 Etxez etxe kantatuz ariko dira.

18:00 Mari Domingi eta Olentzerori ongi etorria eginen diete.

19:00 Denak batera kantatuko dute, plazan.

19:05 Olentzero eta Mari Domingi agurtuko dituzte.

19:15 Merendua, soziedadean.

Lakuntza

11:30 Gabonetako marrazkiak bilduko dituzte, Biltokin.

18:30 Olentzerok eta Mari Domingik herritik kalejira eginen dute. Ondoren, opari banaketa eginen dute, Biltokin. Biltokik antolatuta.

Arbizu

17:00 Herriko dantzariek emanaldia eginen dute, plazan.

18:00 Arbizu Kantuz-ek abestuko du.

18:30 Kalejiran Olentzero eta Mari Dominigiri harrera egitera joanen dira. Ondoren, opari banaketa eginen dute Argi Bidea elkartean. Kintoek antolatuta.

Etxarri Aranatz

17:30 Olentzero eta Mari Domingiri harrera eginen zaie, Aldapasoro auzoan.
Txokolatea banatuko dute. Olentzeroren Lagunak antolatuta, Etxarri Aranazko Udalaren laguntzarekin.

Bakaiku

18:00 Olentzero eta Mari Dominigiri harrera eginen zaie, plazan, eta txalaparta eta akordeoilariekin abestuko zaie. Ondoren, herriari buelta emanen zaio eta agurra plazan eginen dute. Bukatzeko, Bakarrekoetxea elkarteak eskainitako auzatea izanen da, elkartean.

Iturmendi

16:30 Gabon kantak abestuko dituzte, plazan.

17:30 Txokolate jana eginen dute, plazan.

18:30 Olentzerorekin kalejira eginen dute, plazatik.

20:00 Auzatea, frontoian.

20:30 Saskiaren zozketa.

Urdiain

18:15 Mari Domingi eta Olentzero basotik jaitsiko dira antortxeroek eta astoa lagunduta, eta harrera Portuko kalen egingo zaie.

Txistulariekin herrian zehar kalejira eginen dute.

Plazan geldialdia eginen dute haurrek dantzatzeko.

Kalejira elizan bukatuko da eta Tintitniturri elkartekoek ardo beroa eta pikuak banatuko dituzte.

Altsasu

11:15 Mari Domingi eta Olentzeroren topaketara joateko Fanfarrearekin, Altsasuko gaita jotzaileekin eta Musika Eskolarekin kalejira, Foru plazatik.

12:00 Eskutitzen bilketa, Foru plazan.

18:00 Olentzero eta Mari Domingi Aita Barandiarenra iritsiko dira. Txistulari, dantzari, fanfarre eta Altsasuko kantuzekin kalejira eginen dute. Ibilbidean, auzatea izanen da.
Ibilbidea: Idertzagain, Aita Barandiaran adinduen egoitzan geldialdia, Bake kalea, Zumalakarregi plazan geldialdia, Bakea kalea, Iortia kultur guneko plazan geldialdia, Solana kalea, Beti Iaten elkartean geldialdia, Solana kalea, Gartzia Ximenez kalea, Zubeztia kalea, Santa Krutz kalea eta Foru plazan.

19:30 Taloak, AGAk antolatuta, Gure Etxean.

20:00 Olentzero eta Mari Dominigiri agurra, Foru plazan.

Olatzagutia

18:30 Olentzero eta Mari Domingi Urbasatik etorriko dira eta kalejira eginen dute.

Ziordia

18:30 Olentzero eta Mari Dominingi goiko iturrira iritsiko dira. Handik Anixeta tabernara joanen dira, eta Joxemi Marisek kanta bat abestuko du. Kalejiraren hurrengo geldialdia baselizan izanen da, eta bertan hiru haurrek agurra dantzatuko diete. Eguraldi ona badago, ibilbidea gazteluan bukatuko da; eguraldi txarrarekin, frontoian. Ibilbidea zehar Ziordiko Gazte Asanbladako lau kide, baserritarrez jantzita, bidelagu izanen dira, suziak eskutan dituztela.