Hondakin Zerbitzurako gidari-peoi lan poltsa sortuko du

Guaixe 2023ko abenduaren 20a

Hondakin bilketako kamioia Uharte Arakilen. ARTXIBOA

Sakanako Mankomunitateak lanpostua betetzeko lehiaketa oposizio deialdia egin du.

Lehiaketa oposizio bidez, Sakanako Mankomunitateak Hondakin Zerbitzuan peoi-gidari lanpostua betetzeko lan-poltsa bat sortu nahi du. Zerrenda horretara joko du lanpostu-hutsak, laneko bajen ondorioz behin behineko ordezkapenak, oporrak eta mankomunitateko zerbitzuak indartzeko unean uneko beste edozein behar bete behar denean. Lan poltsak 5 urteko indarraldia izanen du. Deialdian interesa dutenek C1 mailako gidabaimena eta euskarazko B1 (ahozkoa) ezagutza izan beharko du. Eskakizunak egiteko epea ilbeltzaren 10ean despedituko da.