Desgaitasun intelektuala edo garapen desgaitasuna duten pertsonekin lan egiten dute Anfaseko langileek. ELAk eta LABek deituta, greba eguna dute gaur. Haren bidez Anfaseko zuzendaritzari hitzarmenaren negoziazioa ez blokeatzeko eskatu diote, “edozein hobekuntza blokeatzen ari baita”. Horrekin batera, “negoziazioaren nora eza guztiz kezkagarria” dela salatu dute. Aldi berean, “erabat prekarioak diren euren lan baldintzak hobetzeko” eskatu dute langileek. Plantillak gutxienez Nafarroako Kontsumo Prezioen Indizearen araberako soldata igoera bermatuko duen eta kilometrajea bezalako beste kontzeptu batzuetan hobekuntzako jasoko dituen hitzarmena eskatzen du.