Abenduaren 17an Urrezko Aizkolarien Gazte Kopako hirugarren kanporaketa hartu zuen Otxandiok. Bi biko lehiatu ziren finalerako txartela lortu nahian: Jon Erdozia eta Aritz Oiarbide lehengusu etxarriarrak, batetik, eta Kimetz Oñederra “Aittola” eta Oier Mitxelena altsasuarra, bestetik. 54 ontzako launa enbor erdibitu behar izan zituen biko bakoitzak. Bi bikoteak parez pare hasi ziren, baina, azkenean, minutu baten aldearengatik Jon Erdozia eta Aritz Oiarbide izan ziren azkarragoak (7:46). Aittolak eta Mitxelenak, esan bezala, minutu batera bukatu zuren euren lana (8:56) eta ez zuten final handirako sailkatzea lortu.
Horrela, Erdoziak eta Oiarbidek jokatuko dute abenduaren 31n, 17:00etan Asteasun jokatuko den Urrezko Aizkolarien Gazte Kopako final handia. Igoin Pikabea-Unai Etxeberria “Osinalde”, eta Isidro Velasco-Jokin Larrieta bikoteak izango dituzte arerio.Final handia espero da.
Bestalde, Amets Aristizabalek eta Jon Erdoziak elkarrekin hartu zuen parte txapelketan, baina bigarren kanporaketan jokatutako errepeskan finaletik kanpo geratu ziren, Isidro Velascoren eta Jokin Larrietaren kontra.