Korrikalari askok, eta korrikalariak ez direnek ere, urtea korrika egiten agurtzen dute San Silbestre herri lasterketetan. Sakanan urtezahar eguneko lau lasterketa izanen dira: Irurtzungo VII. Pikubestre lastaerketa; Uharte Arakilgo V. San Silbestre trail; Altsasuko XLIV. San Silbestrea, eta Olaztiko XX. San Silbestrea. Urtea amaitzeko beste ohiko modu bat mendira igotzea da, eta Iratxo taldeak eta Pikuxarrek antolatuta, 09:00etan txokolate jana eginen dute, Trinitatera igotzeko indarrak hartzeko. Lakuntzan Lakuntzeskoarrira mendi buelta eginen dute, Zabalartek antolatuta.
Urte zaharreko lasterketak eta mendi irteerak
Abenduak 31 igandea
Irurtzun
09:00 Txokolate jana, Pikuxar elkartean, eta Trinitatera igotzea. Iratxo taldeak eta Pikuxarrek antolatuta.
Pikubestre zazpigarren herri lasterketa: Pikuxarrek antolatuta, Irurtzungo Udalaren eta hainbat babesleren laguntzarekin. Izena ematea karteletako QR bidez: helduak 3 euro, haurrak doan. Lizarra kaletik.
16:30 Umeak (0-6 urte), 150 metro, eta gazteak (7-13 urte), 500 metro.
17:00 Beste guztiak, 4.200 metro.
Uharte Arakil
V. San Silbestre trail. Uharte Arakil - Beriain km bertikalak antolatuta. Itxesi parketik.
15:30 Izena emateak: helduak 2 euro, haurrak doan.
16:00 Lasterketaren hasiera: Benjaminak (6-9 urte), 400 metro.
16:10 Haurrak (10-13 urte), 800 metro.
16:30 Kadeteak eta helduak (14 urtetik aurrera), 4.500 metro.
Lakuntza
09:00 Mendi buelta: Lakuntzeskoarrira. Zabalarte taldeak antolatuta, plazatik. Arangunen hamaiketakoa eginen dute.
Altsasu
XLIV. San Silvestrea – Mario Lopezen Oroimenezkoa. Dantzaleku Sakana klubak eta Sakana Triatloi Taldeak antolatuta. Izena ematea dantzalekusakana.com webgunean 5 euro eta bazkideak doan, abenduaren 30a baino lehen edo egunean bertan. Parte hartzaileen artean Katealdeko eta Conservas del Reinoko produktu sortak zozketatuko dira, eta Atletismo eskolako sarien zozketa eginen da. Haurren izena ematea egunean bertan, doan. Irteera udaletxea aurrean, helmuga Foru plazan.
18:00 Haurren lasterketa.
19:00 Helduen proba: zirkuitoari hiru itzuli, 5 km.
Olazti
XX. San Silbestre herri lasterketa. Sutegi klubak antolatuta, Frontoitik abiatuta.
17:30 Izena ematea.
18:00 Bost kategoria: Bost kategoria: txikiak (4 urte bitartean); benjaminak (5-7 urte), 300 metro; kimuak (8-11 urte), 600 metro; jubenilak (12-15 urte), zirkuitoari itzuli bat, 1240 metro, eta helduak (16 urtetik gora), zirkuituari lau itzuli, 5 km inguru.
Bukaeran, sari ematea eta salda beroa.