Gabonetako parkeak

Guaixe 2023ko abe. 21a, 15:34

Abenduaren 28an, osteguna, Irurtzunen; ilbeltzaren 3an eta 4an, asteazkena eta osteguna, Arbizun, eta ilbeltzaren 3an, Etxarri Aranatzen, haurrendako parkeak izanen dira.

Gabonetako haurrendako parkeak izanen dira Eguberrietako oporretan Irurtzunen, Arbizun eta Etxarri Aranatzen. Irurtzungo parkea abenduaren 28an, osteguna, 17:00etatik 20:00etara izanen da, kiroldegian. Arbizun ilbeltzaren 3an eta 4an, astezkena eta osteguna, 17:00etan, izanen da parkea, eta haurrendako jolask izanen dira ere; lehenengo egunean 5 eta 8 urte bitarteko haurrendako jolasak egonen dira, eta bigarrenean 9 eta 11 urte bitartekoendako. Bestetik, ilbeltzaren 3an ere, Etxarri Aranazko pilotalekuan eta udalak antolatuta, Gabonetako jolas pareka izanen da, 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.