Trakatan, trakatan...

Guaixe 2023ko abe. 21a, 12:30
2023ko errege magoen segizioa Lakuntzan. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 5eko gauean iritisko dira ekialdeko hiru aztiak, eta opariak banatu aurretik kalejiran aterako dira Sakanako zenbait herritatik. Ilbeltzaren 2an, Olaztin, eta 3an, Altsasun, hiru erregeen ordezkariek gutuna jasoko dituzte.

Ekialdetik etortzen omen dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar hiru aztiak edo errege magoak opariak banatzera, kristau tradizioaren arabera, Jesus haurtxoarekin egin zuten bezala. Ilbeltzaren 5ean, osteguna, helduko dira eta opariak banatzen hasi aurretik, herrietatik desfileak eginen dituzte erregeen segizioek. Lana aurreratze aldera, Olaztin ilbeltzaren 2an hiru eregeen mandataria izanen da haurren gutunak biltzen, eta ilbeltzaren 3an hiru erregeen hiru pajeak egonen dira eskutitzak biltzen.

Hiru aztien kalejirak herriz herri

Ilbeltzak 2 asteazkena

Olazti

17:00 Hiru erregeen mandataria haurren gutunak biltzen egonen da, kultur etxean.

Ilbeltzak 3 osteguna

Altsasu
Pajearen eguna

18:30 Hiru eregeen mandatarien irteera, Zelanditik.

19:00 Mandatariek haurren eskutitzak bilduko dituzte, Iortia kultur guneko plazan (estalpean).

Ilbeltzak 5 ostirala

Irurtzun

18:30 Errege magoen desfilea Machainen hasiko da eta ibilbidea elizan bukatuko da. Haurrek eregeekni agoeko aukera izanen dute. Kabalkada batzordeak antolatuta.

Uharte Arakil

11:30 Txokolate jana, plazan. Ondoren, umeak fareen hotsa dariola zubirantz joko dute, eta pajeekin bat egin eta herriari buelta emanen diote. Erregeen morroiak joan eginen dira.

18:30 Zerradotik errege kabalgata abiatuko da. Itxesia auzotik eta herrian barna ibili ondoren, segizioa bere ibilbidea elizan despedituko da.

Ergoiena
Lizarraga

Goiz eguerdian, herriari fare hotsekin herriari buelta eman erregei dei eginez.

18:00 Errege kabalgata elkartean hasiko da eta herriari buelta emanen diote. Ondoren, Dorraora abiatuko dira. Ondoren, afaria eginen dute elkartean.

Dorrao

Goizean, haurrak fareekin herrian zehar ariko dira.

19:30 Lizarragatik Dorraora joanen dira eta herriari buelta emanen diote. Ondoren, Unanurako bidea hartuko dute.

Unanu

17:00 Txokolatea egiteko bilduko dira, soziedadean.

19:00 Txokolate jana

20:30 Erregeak Dorraotik iritsiko dira, plazara.

21:30 Herri afaria, soziedadean.

Lakuntza

18:00 Erregeen kabalgataren kalejira izanen da, plazatik.

Arbizu

18:30 Erregeen kabalgata udaletxe plazatik aterako da.

Etxarri Aranatz

19:00 Errege segizioa elizatik aterako da eta herriari buelta eman ondoren plazara iritsiko da.

Bakaiku

18:30 Errege segizioa beheko basotik iritsiko da. Herrian barna kalejira eign ondoren, elizan opariak banatuko dituzte.

Iturmendi

16:30 Haurrak fareekin herrian barna ariko dira.

17:30 Txokolate jana, plazan.

19:00 Errege segizioa beheko basotik iritsiko da eta Pilaralde kaletik herrira igoko dira; bertan harrera eginen diote. Herrian barna kalejiran ibilidko ira. Bi geldialdi eginen dituzte: mojen etxean bertan bizi direnak agurtzeko eta elizan Jesus haurra agurtzeko. Ibilbide frontoian amaituko da eta erregeek hitza hartuko dute, haurrekin egoteko aukera izanen dute, goxokiak banatuko dituzte eta auzatea izanen da.

Altsasu

17:00 Fare joleak aterako dira, Foru plazatik.

18:00 Errege magoen kabalkada Sakana LH IIPetik aterako da.

Ibilbidea: Zelaitxiki, Zelai, Isidoro Melero, San Juan, Burunda, Altzania, Erkuden, Gipuzkoa, Bakea kalea, Garzia Ximenez eta Foru plazara iristea.

19:00 Errege magoekin elkartzea eta adorazioa, Foru plazan.

Ibilbidearen amaiera: Santa Kruz kalea, Zubeztia, San Juan, Felix Arano eta Korazonistas ikastetxea.

Olazti

18:00 Erregeen kabalgata jubilatuetatik aterako da eta herrian barna ibiliko dira.

Ziordia

19:00 Errege segizioa Texeria kaletik aterako da, eta herrian barna ibiliko da, elizan bukatzeko. Haurrei goxokiak emanen dizkiete.