Urteko azken ostirala

Guaixe 2023ko abe. 22a, 11:42

Abenduaren 29an, ostirala, Sareren Konponbiderako Giltzak ekimenaren barruan elkarretaratzeak eginen ditu.

Sareko kideek "konpromiso irmoa eskatzen diegu eragile politiko, sindikal eta sozialei, espetxeetan oraindik pairatzen den salbuespenezko egoera horri akabera emateko, eta euskal presoen oinarrizko eskubideak defendatzeko". Konponbiderako giltzak dinamikaren bitartez, Sarek nahi du "euskal gizartea, bere erakunde politiko eta judizialen bitartez, izatea preso horiek beren etxeetara nola itzultzen diren erabakiko duen partaide nagusia". "Konponbidearen mesedetan", ilbeltzaren 13an, larunbata, Bilboko klaeak "giltzez" bete nahi ditu, eta aurretik dinamika herrietara zabaltzeko lanean ari dira elkarteko kideak, eta abenduaren 29an, ostirala, eta azken ostirala dela kontuan izanda, kontzentrazioak eginen ditu herrietan.