Urte berrian mendizaleak mendira

Guaixe 2023ko abenduaren 22a

Ilbeltzaren 6 eta 7an, larunbata eta igandea, Beriainera eta Bargagainera igoko dira mendizaleak, Etxarri Aranatzen eta Altsasun, hurrenez hurren.

Ilbeltzaren 6an, larunbata, Sakanako mendizaleak taldea Beriainera igoko da, Larrañetatik, 09:00etan, abiatuta. Ilbeltzaren 7an, igandea, Altsasuko  Mendigoizaleak taldea Bargagainera igoko da, taldeko egoitzatik abiatuta.