Sakanako Deserrite taldeak Mila puska kristal bigarren abestia kaleratu du, hilabetearen hasieran Inoiz abestia kaleratu ondoren. Kantua Haritz Harreguiren estudioan grabatu zuten, eta harreman baten desengainu bat azaltzen du. Horrekin batera, sentimendu hori "sufritzen" duen pertsonarengan nolako eragina duen azaldu nahi du. Kanta plataforma guztietan dago eta bideoklipa ere kaleratu dute.
2020. urtean sortu zuten bost sakandarrek Deserrite rock taldea. Hasieratik taldeak abesti propioak egin nahi izan ditu, lan propioari garrantzia emanez. 2021. urtean Gazte Talent Jimmy Jazz Gasteizko aretoak antolatzen duen lehiaketa irabazi zuen, eta 2022ko irailean Alberto Porresen Estudios K estudioan lehenengo EPa grabatu zuten. Lan honetan Itxura Estudioetako Fran Perez eta Estudio Bat!-eko Peio Skalariren produkzioa izateaz gain, Bihotz Herodoilduak abestian The Guilty Brigadeko kide den Gartxoten laguntza izan zuten. Diskak sei abesti ditu eta guztira 28.000 entzunaldi batu dituela esan dute Deserrite taldeko kideek.
2023an hainbat tokitan diskoa aurkezteko aukera izan dute, eta lanean jarraituko dute ere: uztailean Inoiz eta Mila Puska Kristal urte amaieran kaleratu dituzten abestiei Haritz Harreguiren estudioa forma eman zioten uztaila aldera.