Zama Doinuz Arindu IX

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Mundiñano eta Kitz Mendiola (ZDA Lan taldearen izenean) 2023ko abe. 22a, 10:22

Urrunketa izan da urtetako zama, zama izugarria ostiralero, maitasunez betetako rafia poltsen bidaien joan etorriak. Istripuen erruleta izan da zama, eta zama izan dira berrogei minutuz etxekoa, laguna, ikusteko egindako kilometro amaigabeak. 

Arindu da zama hori. Etxetik gertu daude Popi, Unai, Luis, Asier eta gainerakoak; baina espetxean oraindik. Ez dugu urrunketarekin amaitu espetxean segitzeko. Zama egon badago. Salbuespena delako lege, eta etxerako bidea oztopatzea helburu.  

Gure herriak jakin izan du zama arintzen. Jakingo ez du ba! Txarrenari zenbat aldiz atera diogu onena? Zenbat esku, zenbat beso, zenbat bizkar, elkartu diren urte guzti hauetan zamari eusteko! Modu batean zein bestean; etengabekoa izan da gure herrian salbuespenezko espetxe politikaren zamari eusteko ahalegina. 

Gure ekarpena izan da azken zortzi urtekoa. Auzolanean, mimoz eta maitasun handiarekin sortu eta mantendu den proiektua. Zama, doinuz arintzeko ahalegina.  Euskal Herriko hainbat eta hainbat musikarik zama doinuz arintzeko egin dutena. Eskerrik asko Esne Beltza, Oreka TX, Tximeleta, Ruper Ordorika, Vendetta, Naroa Gaintza, Tapia eta Leturia, Su ta Gar, Zopilotes, La Chula Potra, Gozategi, Hutsun, Doctor Deseo, Fermin Valencia, Hesian, Gorka Urbizu, Anje Duhalde, Mikel Urdangarin, Niko Etxart, Ines Osinaga, Kutxi Romero, Petti, Gatibu, Ekiza, Irati Lasa, Juantxo Arakama, Fermin Muguruza, Des-kontrol, Pantxoa Carrere, Koban, Akelarre, Huntza, Afu, Itziar Ituño, Exprai, Porrotx, Anari, Esti-Mikel Markez, Zea Mays, Rotten XIII, Bad Sound, Haimar-Keu, Estitxu Pinatxo, Juantxo Skalari, Eñaut Elorrieta, Zetak, Brigade Loco, Erramun Martikorena, Skabidean, Anita Parker, Bulego, Onki Xin, Zelanda, Amak, Unidad Alavesa, Modus Operandi, Kalakan, Jon Maia, Lorelei, Nogen, Kerobia, Olaia Inziarte, Iñigo ETS eta Tatxers.

Bederatzigarrena badator. Urtarrilaren 7an izango da. Etxarri Aranazko Kultur Etxean. 

Zure laguntza behar dugu. Merezi du. Zama Doinuz Arindu.