Korrika hasteko 62 egun falta dira. Baina gaur AEK-k euskararen aldeko lasterketak eginen duen ibilbidearen berri eman du. Errelebo lasterketa Irunen hasiko da martxoaren 14an, ostegunarekin, eta martxoaren 24an despedituko da Baionan. Bitartean Harro Herri leloa Euskal Herri osoan barna zabalduko du Korrikak. AEK-k jakinarazi duenez, Korrika Sakanara martxoaren 19an, asteartearekin iritsiko da. Arabako Lautada zeharkatu ondoren Ziorditik gauean sartu eta Irurtzundik Latasarako bidean goizean aterako da.
Lekukoa erosi nahi duenak Sakanako AEK-rekin harremanetan jarri daiteke. Horretarako, Altsasuko Gartzia Ximenez kaleko 46. zenbakian dagoen Itsasi euskaltegitik pasa, 948 468 258 edo 607 624 392 telefono zenbakietara hots egin edo sakana@aek.eus helbide elektroniko zenbakira hots egin daiteke.
Korrika-ren ordutegia Sakanan
Ziordia 04:36
Olatzagutia 04:53
Altsasu 05:17
Urdiain 05:50
Iturmendi 06:03
Bakaiku 06:12
Etxarri Aranatz 06:35
Lizarragabengoa 07:02
Arbizu 07:07
Lakuntza 07:14
Arruazu 07:28
Uharte Arakil 07:43
Irañeta 08:03
Ihabar 8:11
Hiriberri Arakil 8:25
Satrustegi 08:33
Zuhatzu 08:38
Ekai 08:43
Etxarren 08:53
Etxeberri 09:03
Irurtzun 09:08