Guaixerekin denbora pasatzeagatik, saria

Guaixe 2024ko urt. 15a, 10:45

Urtearen amaierako Guaixe astekarietan 24 irudidun zenbakitxoak gorde ziren, eta horiek gordetzeko eskatu zen; abenduaren 22an publikatutako denbora-pasen azala betetzeko irudiak ziren. Jolasa osatu eta lehiaketan parte hartu zuten bazkideen artean 'Astoaren putza!'-ren zozketa egin zen.

Txaro Boalek, Manu Azkargorta Guaixe Fundazioaren bazkidearen emazteak, Guaixek proposatutako jolasa osatu zuen: urtearen amaierako astekarietan agertzen ziren zenbakitxoak bildu zituen, eta urtearen azken zenbakian publikatutako Neguko denbora-pasen azala osatu zuen beraiekin. Egindako lanari argazkia egin eta guaixe.eus webgunean prestatutako lehiaketara igo zuen. Jolasera aurkeztutako bazkideen artean 'Astoaren putza!' Garazi Otsagabia eta Iker Uribe lakunzarren liburuaren zozketa egin zen, eta Azkargortak eta Boalek irabazi zuten.

 

 

Erlazionatuak