Baluartek hartu zuen Rural Kutxa-Seguros RGA Pro Tour talde profesionalaren eta afizionatuen mailako Rural Kutxa-Alea taldeen aurkezpena, ilbeltzaren 17an. Juan Mari Guajardok aurkeztutako ekitaldian Sakanatik sortutako taldeak aurtengo helburuen berri eman zuen. Ekimenean taldeari oso lotuta zegoen Txomin Perurena omendu zen, joan zen urtean zendu zena.
2023 denboraldi bikaina egin ondoren 2024an ilusioz ekingo dio lanari Rural Kutxa-Seguros RGA taldeak. Talde profesionalaren hamabosgarren denboraldia izango da aurten. Espainiako Vueltarako gonbita lortzea da helburuetako bat, eta txirrindulariak trebatzea, jakina. Jose Miguel Fernandezek 22 txirrindulari ditu bere esanetara, tartean Etxarri Aranatzen bizi den Mulu Hailemichael, eta Josu Etxeberria iturmendiarra. Entrenatzen ari zela auto batek aurrez-aurre harrapatu ondoren, izandako zauri larriez osatzen ari da Etxeberria, baina aurkezpenera hurbildu zen, taldekideekin egotea. Aurkezpeneko une hunkigarrietako bat izan zen Etxeberria, makuluekin, oholtzara igo zenekoa.
Afizionatuak
Rural Kutxa-Alea afizionatuen zuzendaria Aritz Bagües da. “Joan zen urteko plantilla baino sendoagoa dugu aurten. Txirrindulari garrantzitsuak joan dira, baina ongi indartu ditugu hutsune horiek. Joan zen urteko arrakasta errepikatzea espero dut, eta txirrindulari gazteak ongi trebatzea, gure talde profesionalean tokia izan dezaten” azaldu zuen. 27 txirrindularik osatzen dute taldea. Tartean daude Martxel Etxeberria iturmendiarra, bere hirugarren denboraldia egingo duena, eta Mikel Unzilla etxarriarra, bigarren denboraldian murgilduko dena.
Rural Kutxa-Seguros RGA talde profesionaleko txirrindularien artean Etxarri Aranatzen bizi den Mulu Hailemichael eta lesio larriez osatzen ari den Josu Etxeberria iturmendiarra daude. Ekitaldian ere Rural Kutxa-Alea talde amateurra aurkeztu zuten. Martxel Etxeberria eta Mikel Unzilla dira ordezkari sakandarrak
Baluartek hartu zuen Rural Kutxa-Seguros RGA Pro Tour talde profesionalaren eta afizionatuen mailako Rural Kutxa-Alea taldeen aurkezpena, atzo (ilbeltzak 17). Juan Mari Guajardok aurkeztutako ekitaldian Sakanatik sortutako taldeak aurtengo helburuen berri eman zuen. Ekimenean taldeari oso lotuta zegoen Txomin Perurena omendu zen, joan zen urtean zendu zena.