Ilbeltzaren 14an, igandearekin, jokatu zen Nafarroako Kros Txapelketa, Lizarrako Los Llanos parkean. Proba goiztiarrena absolutua izan zen, eta bertan 58 atletek hartu zuten parte, gizonezkoak eta emakumezkoak. Hotza izan zen protagonista, baina korrikalariak ez ziren kikildu eta lasterketa ikusgarria eskaini zuten.
Beste Iruñako Andoni Acebedo izan zen azkarrena (34:07), Aitor Blancori 19 segundo (34:26) eta Imanol Kañamaresi 38 segundo (34:45) aterata. Hiru Herriko Mikel Astiz ihabardarrak lan ederra egin zuen eta seigarren sailkatu zen (35:37). Bere taldekide Israel Arbizu etxarriarra ere onenen artean iritsi zen helmugara, zortzigarren (36:08). Gainontzeko sakandarrek ez zuten meritu gutxiago izan. Hiru Herriko Ivan Sobredo altsasuarra hamahirugarren sailkatu zen (36:59), Beste Iruñako Adur Senar lakuntzarra hamalaugarren (37:26), Beste Iruñako Iraitz Senar hamazazpigarren (37:55). Ardoi klubeko Isidro Asurabarrena altsasuarra 46. postuan sartu zen helmugara (45:20)
Emakumezkoetan Beste Iruñako Maitane Melero izan zen txapeldun handia (39:06), Grupompleoko Alicia Carreraren (39:21) eta Grupompleoko Ana Llorensen (39:59) aurretik. Beste Iruñako Izaskun Beunza olaztiarra podiumera igotzear geratu zen, laugarren (40:06).