Tren sozialaren aldeko plataformak deituta, Abiadura Handiko Trena (AHT) garatzeko zundaketak eta gainerako administrazio izapideak gelditzeko eskatu zuten hainbat herritarrek. Trenaren aldeko eta AHTren kontrako Arabako, Goierriko eta Nafarroako plataformek deituta egin sei kontzentrazio egin ziren, haietako bi Sakanan: Izurdiagako geltoki auzoko errotondan eta Altsasuko udaletxe parean.
Bestalde, bilkuren deitzaileek erakundeei eskatu zieten duela urte eta erdi aurkeztutako eta ingeniarien kabinete batek idatzitako alternatiba proiektuaren alde egin dezatela. Ingeniariak egungo trenbideak egokitzea eta hobetzea defendatzen du, era guztietako trenek erabil ditzaten, salgaien trafiko mistoa, geralekuak eta geltokiak berriro irekitzea eta abar. Bukatzeko, otsailaren 22tik 25era Agurainen eta Altsasun eginen diren jardunaldietan parte hartzeko deia egin zieten herritarrei, baita heldu den apirilaren 20an, 18:00etan, Altsasun egingo den manifestazioan parte hartzeko ere.