Txirrindularitza

Igor Arrietaren eta Iker Mintegiren mustutzea

Guaixe 2024ko urt. 23a, 11:05

UEU Emirates taldearekin egindako debutean Igor Arrieta Valentziako klasikoko ihesaldian sartu zen eta Castellonekoan saiakera egin zuen. Euskaltel Euskadiko Iker Mintegi Mallorcako Challengean ariko da

Txirrindularitza profesionala bete-betean hasi da. Igor Arrieta Lizarraga uharte arakildarrak UCI Pro Tour mailako Kern Pharma taldetik UCI World tour mailako UAE Emirates taldera egin du salto, eta ilbeltzeko hirugarren asteburuan mustu zen talde berriarekin. Uharte Arakildarrari pantailan argi eta garbi ikusi zitzaion: Valentziako klasikoan ihesaldian sartu zen, eta Castellonekoan portu batean saiakera egin zuen. 

Bestalde, Euskaltel Euskadiko Iker Mintegi altsasuarrak Mallorcako Challengean mustuko du UCI Pro Tour profesional mailako kategoria.