Mank-ek aurtengo lan eskaintza publikoa onartu du

Guaixe 2024ko urt. 29a, 11:11

Sakanako Mankomunitatearen egoitza parean bere furgoneta bat. ARTXIBOA

Hiru lanpostu izanen dira.

Sakanako Mankomunitateak jakinarazi duenez,  2024rako lan-eskaintza publikoa onartu du. Hartan hiru lanpostu sartzen dira. Batetik, berdintasun teknikari plaza bat, honako baldintzekin: B mailako lanpostua izanen da, funtzionarioa eta C1 euskara eskakizuna duena. Bestetik, garbitzaile plaza bat, D mailakoa, lan kontratu finkoarekin eta euskarazko B1 hizkuntza eskakizuna duena. Azkenik, konpost hezitzailerako lanpostu bat aterako du Sakanako Mankomunitateak, C mailakoa eta aldi baterako lan kontratuarekin, C1 euskara eskakizuna duena.