Bake epaile eta ordezkoen kargu hutsik zeudela eta Ergoiena, Olatzagutia eta Ziordiko udalek haiek betetzeko deialdiak egin zituzten. Aurkeztutako eskabideak aztertu eta udalak osoko bilkuran izendatu zituzten bake epaileak eta ordezkoak. Administrazio prozeduran atzeneko pausoa abenduaren 11n eman zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak, hainbat udalerritako bake epaileak izendatuz.
Ondorioz, Ergoienako bake epaile titularra Klemente Berastegui Loiola da. Olatzagutiakoa, berriz, Luisa Fernanda Etxandia Cerra. Azkenik, Ziordiko bake epaile titularra Juan Jose Calvo de la Fuente da, eta haren ordezkoa, berriz, Jaione Calvo Munarriz.