Ekintzaileek 21 enpresa sortu zituzten 2023an

Guaixe 2024ko urt. 30a, 09:00

Cederna Garalurrek Utzuganen antolatutako ikastaro bat. ARTXIBOA

Norberak duen negozio ideia gauzatzeko laguntza eske Cederna-Garalurrera jo daiteke, Arbizuko industrialdean dagoen Utzuganera, Sakanako garapen zentrora. Hala egin zuten joan zen urtean 49 ekintzailek, laguntza eta aholkularitza jaso zuten.

Cederna-Garalur ekintzailetza sustatzeko zerbitzua eskaintzen duen Nafarroa Ekintzailea sareko partaidea da. Sare hori Nafar Lansarek kofinantzatzen du. Beraz, Cederna-Garalur Sakanan ekintzaileei laguntza eta aholkua emateaz arduratzen da. Garalurretik jakinarazi dutenez, 49 ekintzaileri eman zieten laguntza joan den urtean, haietatik 30 emakumezkoak ziren (%61,22) eta 19 gizonezkoak (%38,78). Garalurren Ekintzailetzari Laguntzeko Zerbitzuaren jardun horren ondorioz, 26 pertsonak bere enpresa sortu zuten, 21 guztira. 26 ekintzaileek langile autonomo gisa alta eman zuten joan den urtean. Negozio berrien forma juridikoari dagokionez, Garalurreko arduradunek jakinarazi dutenez, hogei enpresaburu indibidual eta sozietate irregular gisa eratu dira, eta bat merkataritza sozietate gisa".

Zerbitzu gehiago 
Garalurrek ekintzaileak laguntzeaz aparte, martxan daude enpresei ere laguntza eta aholkularitza ematen dizkie. Hala, Garalurren Sakanako Ekintzailetzari Laguntzeko Zerbitzura jo zuten bi urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten 25 enpresetako arduradunek, eta bi urte baino gehiagoko antzinatasuna duten zazpik.

Bestalde, Garalurrek eskualdeko ekintzailetza esperientziak zabaltzen eta dinamizatzen lagundu da, eta beste erakunde batzuek, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak esaterako, ekintzailetzarekin lotutako hainbat ekitalditan parte hartu du. Gainera, ekintzaileei eta autonomoei zuzendutako hamaika tutorial eman dira kolektibo horientzat interesgarriak diren hainbat gairi buruz: Zer da ziurtagiri digitala, zertarako balio du eta nola lortu, Antolatu zure paperak Ogasunarekin betetzeko eta Nola egin zure izapideak Ogasunarekin online, ziurtagiri digitalarekin eta fakturen diseinuarekin.


Oskia Lazkoz eta Susana Mendinueta.

Harremanetarako
Utzuganetik astegunetan 08:00etatik 15:00etara pasa daiteke. Harremanetan jartzeko 639 900 336 (Susana) edo 619 328 264 (Oskia) telefonoetara hots egin edo sakana.admon@cederna.es edo sakana@cederna.es e-postetara idatz daiteke.