Udalek bete dute administrari lanpostua

Guaixe 2024ko ots. 1a, 11:33

Bakaikuarrak udaletxeko idazkaritzan. ARTXIBOA

Lanpostu hori aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokio.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legeari jarraituz, Bakaikuko eta Iturmendiko udalek ofizial administrarien lanpostu hutsa betetzeko lehiaketa oposizio bidezko prozesua abiarazi zuten. Hura despedituta, epaimahaiak proposatu du Maria Isabel Huarte Martija izendatzea udalen ofizial administraria, bera izan baita lehiaketan puntuaziorik handiena lortu duen hautagaia. Funtzionario erregimena izanen du.