Egunotan albiste izan ditugu Igor Arrieta Lizarraga (UAE Emirates) eta Iker Mintegi Claver (Euskaltel-Euskadi). Lehenak profesionalen maila gorenean (UCI World Tour) debutatu du, Valentziako Klasikoan. Bigarrenak Mallorcako Challengeko ilbeltzaren 24ko Calvià Trofeoan debutatu zuen profesionaletan (UCI Pro Tour). Nabarmentzekoa da Calvià Trofeoan bikain aritu zirela biak: Arrieta hamalaugarren sailkatu zen, eta Iker Mintegi hamaseigarren.
Gorka Izagirre ere Challengean dago. Ilbeltzaren 25eko Ses Salines-Felanitx Trofeoan (180 KM) Cofidis taldearekin lehendabiziko pedalkadak egin zituen. Etapa azkarra izan zen, aurreikusi moduan esprint masiboan erabaki zena. Soudal Quick-Step taldeko Paul Magnier (3:55:03) aurreratu zitzaien Albertto Daineseri (Tudor Pro Cycling) eta Luke Lampertiri (Soudal Quick-Step). Talde onena Jorge Azanzak gidatzen duen Euskaltel-Euskadi izan zen. Izagirrek ezin izan zuen etapa bukatu.
Gaur, ilbeltzak 26, Sierra Tramuntana Trofeoa jokatuko da Mallorcako Challengean. Iker Mintegi eta Igor Arrieta bertan aritzekoak dira.