Ezkila errepikak izanen dira ilbeltzaren 27an

Guaixe 2024ko urt. 26a, 12:09

Ilbeltzaren 27an, larunbata, Florencio Rosello Avellanas Iruñeko Artzapezpiku eta Tuterako Apezpikuaren Gotzain Antolaketa eta Jabetza Hartzearen omenezko ezkil errepika izanen da Sakanako ezkil dorreetan.

Florencio Rosello Avellanas Iruñeko Artzapezpiku eta Tuterako Apezpikuaren Gotzain Antolaketa eta Jabetza Hartzea egingo da ilbeltzaren 27an, larunbatean, 11:00etan. Ekitaldia Iruñeko Santa Maria la Real Katedralean. Hori dela eta Sakanako ezkila joleak kanpai dorretara igoko dira eta Artzapezpikuaren ordenazioa hasten den une berean, 11:00etan, ezkila errepikak jotzen hasiko dira. Joan den larunbatean Etxarri Aranazko ezkila jo zituzten Lizarraga, Etxarri Aranatz, Bakaiku eta Altsasuko ezkila joleek. Orduko hartan Mikel Garziandia Goñi Palentziako gotzain izendatzeagatik izan zen.