Txirrindularitza

Igor Arrietak arrastoa utzi du Mallorcan

Guaixe 2024ko urt. 29a, 09:54

Igor Arrieta, Pollença-Port d´Andratxen erasoa jotzen. UAE EMIRATES

Eroriko batek ekidin zion Pollença-Port Andratx Trofeoa lortzeko azkeb borrokan egotea. Iker Mintegik (Euskaltel Euskadi) debut ona egin du, eta Gorka Izagirrek (Cofidis) taldea mustu du

Igor Arrieta Lizarraga txirrindulariak debut ikusgarria egin du UAE Emirates taldean. Valentziako Itzulian hasi zenetik bere ukitua utzi du, baina ilbeltzaren 27an Mallorcako Challengeko laugarren etapan, Pollença-Port d´Andratx trofeoan, onenen pare aritu zen Arrieta. Eguneko ihesaldian sartu eta gero, helmugarako 37 kilometroren faltan bakarrik egin zuen aurrera, eta Frederick Wandahl (Bora) eta Lennert Van Eetveltek (Lotto) egindako erasoei ongi eutsi zien. Coll de Gramola jaisten ikusgarri ibili zen, baina zoritxarrez helmugarako 6 kilometroren faltan  oinezkoen pasabide batean irrist egin eta lurrera joan zen Arrieta. Ez zuen kalterik izan, baina etapa garaipenaren borroka galdu zuen. Etapa esprintean erabaki zen eta Pelayo Sanchez (Movistar Team) gailendu zen. Igor Arrieta 45. sartu zen, 1:53ra, eta Iker Mintegi altsasuarra (Euskaltel Euskadi) 69., 9:54ra. 

Atzo, ilbeltzak 28, igandea, despeditu zen Challengea, Palma Trofeoarekin (130,2 km). Esprintean erabaki zen proba, eta Gerben Thijssen (Intermarché) gailendu zen. Iker Mintegi 111. sailkatuz zen, 48 segundora, eta Gorka Izagirrek (Cofidis) ezin izan zuen proba bukatu.