Futbola

Erregional mailan punturik ez talde sakandarrendako

Guaixe 2024ko urt. 30a, 12:20

Gizonezkoen Erregional mailako hamaseigarren jardunaldian Etxarri Aranatzek eta Lagun Arteak galdu egin zuten eta sailkapenean behera egin

Gizonezkoen Erregional mailan, hamaseigarren jardunaldiak ez du Sakanan punturik utzi. 

Etxarri Aranatzek Barañainen jokatu zuen, Lagunak taldearen kontra. Bi taldeek asko zuten jokoan: sailkapeneko bigarren postua, eta horregatik partida oso borrokatua izan zen. 21. minutuan Lagunak taldeak Etxarriren atea zulatu zuen. Etxarri partidari buelta ematen saiatu zen, modu guztietara, baina 88. minutuan Barañainen bigarren golak partida erabakita utzi zuen. 0 eta 2 galduta eta sailkapeneko bigarren postua galduta itzuli zen Etxarri Aranatz etxera, azkenaldiko bolada ona etenda. 

Orkoienen jokatu zuen Lagun Arteak, Kirol Sporten kontra. Bi taldeak nor baino nor lehiatu ziren eta Iker Anduezak sartutako golari esker atsedenaldira 0 eta 1eko abantailarekin joan zen talde lakuntzarra. Bigarren zatian, ordea, Kirol Sportek egoerari buelta eman zion. Lehen zatia hasi bezain pronto bana berdindu zuen Orkoiengo taldeak, eta horren ondotik partida gogortu zen. Bukaera aldera, 70. minutuan, 2 eta 1 aurreratu zen Kirol Sport, eta partida bukatzear zela, 90. minutuan, 3 eta 1ekoarekin partida itxi zuen. 

Datorrena
Mutilbera C taldeak jarraitzen du Gizonezkoen Erregional mailako laugarren multzoko lider (39 puntu). Etxarri Aranatz bigarren postutik hirugarrenera jaitsi da (32), baina Lagunak bigarrenarekin puntutara berdinduta dago. Lagun Artea zortzigarren postuan dago (22 puntu).