Txirrindularitza

Mulu Hailemichael eta Igor Arrieta, Valentziako Voltan

Guaixe 2024ko ots. 1a, 10:35

Valentziako Voltako lehen etapa. Igor Arrieta tropelari tiraka. VOLTA COMUNITAT VALENCIANA

Volta ilbeltzaren 31n hasi zen eta otsailaren 4an despedituko da

Atzo, ilbeltzaren 31n, hasi zen Valentziako Volta, Benicàssimen hasi eta Casatellonen despeditu zen etaparekin (166 km). Rural Kutxa-Seguros RGA taldearen zazpikotean Mulu Kinfe Hailemichael, Etxarri Aranatzen bizi den etiopiarra dago. Mallorcako Challengean ikusgarri aritu eta gero, UAE Emirates taldearekin Valentziako Voltan lehian jarraitzen du Igor Arrietak. 

Voltako lehen etapa (180 km) gorabeheratsua izan zen. Alessandro Tonelli (Group Bardiani) eta Manuele Tarozzi (Group Bardiani) taldekideen arteko esprintak erabaki zuen Valentziako Voltako lehen etapako garailea. Etapa oso gorabeheratsua izan zen, eraso askorekin, eta Group Bardianiko bi txirrindulariak elkarrekin iritsi ziren helmugara, ihesaldiak fruitua izan eta gero. Tonelli izan zen lehena, Tarozziren aurretik. 1.09ra Oier Lazkano (Movistar) hirugarrena sartu zen. Igor Arrieta 42. sailkatu zen, 1:26ra, eta Mulu Hailemichael 60. iritsi zen, 6:06ra. 

Gaurko etapa Canalsen hasi eta Mancomunitat de la Valldignan despedituko da (164 km). Hiru portu puntuagarri ditu, eta esprinterrek mendian ongi eusten badute, final azkarra aurreikusten da. Valentziako Volta otsailaren 4an despedituko da.