Otsailaren 4an, igandea, Santa Ageda bezpera izanen da, eta tradizioari jarraiki, koroak aterako dira saindu siziliarraren omenezko koplak kantatzera. Irurtzunen, Lakuntzan, Etxarri Aranatzen eta Altsasun izanen dira Santa Ageda koroak. Aurten Santa Ageda bezpera igandea denez, Iñigo Aritza ikastolako haurrek koroak aurreratu dituzte eta otsailaren 2an eginen dute kalejira. Otsailaren 5ean, astelehena, Zelandikoak aterako dira.
Santa Ageda bezperako koroak
Otsailak 2 ostirala
Altsasu
13:00 Iñigo Aritza ikastolako ikasleek Santa Ageda koplak kantatuko dituzte, Foru plazan.
Otsailak 4 igandea
Irurtzun
18:00 Santa Ageda Korua, Aizpeak antolatuta, Foru plazatik.
Irañeta
18:00 Santa Ageda koplak abestera aterako dira.
Lakuntza
17:00 Lakuntzako haurrak plazan bilduko dira, makilekin eta baserritarrez jantzita, plazan. Musika tresnaren bat jotzen dutenek parte hartzeko eskatu dute. Lakuntzako gurasoek antolatuta.
19:00 Lakuntzako Abesbatza Santa Ageda koplak abestera aterako da, eta haur, gazte eta heldu haiekin ateratzen gonbidatu dituzte, plazatik.
Ondoren, kultur etxean merendua.
Lizarragabengoa
19:30 Santa Ageda koplak kantatzera aterako dira, plazatik.
Etxarri Aranatz
18:00 Musika eskolako eta Bertso Eskolako ikasleek Santa Ageda kalejira eginen dute, musika eskolatik abiatuta. Ondoren, txokolate jana, plazan.
Altsasu
12:30 Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako fanfarreak eta koruak Santa Ageda kalejira eginen dute, musika eta dantza eskolatik.
12:30 Kukuerreka elkarteko kantu taldeak Santa Ageda koplak kantatuko ditu, Kukuerreka elkartetik.
19:00 Lagun Onak elkartekoak Santa Ageda koplak kantatuko dituzte, Lagun Onak elkartetik.
Otsailak 5 astelehena
Altsasu
12:30 Zelandi ikastetxeko haurren Santa Ageda korua, Lagun Onak elkarteko koruaren laguntzarekin, Eroskiko plazan.