Txirrindularitza

Igor Arrieta hamabosgarren Valentziako Voltan

Guaixe 2024ko ots. 5a, 10:25

Bere taldekide Brandon McNultyk irabazi du sei etapako itzulia

Otsailaren 4an, igandea, despeditu zen bost etapa izan dituen Valentziako Volta. Azkeneko etapa Movistar taldeko William Barta estatubatuarrak irabazi zuen, helmugara bakarrik iritsita, baina Volta ongi lotuta zuen UAE Emirates taldeak, Brandon McNulty izan baita liderra eta irabazle handia, Baharain taldeko Santiago Buitragori 14 segundo eta Bora taldeko Aleksandr Vlasovi 17 segundo aterata. UAE taldean lan itzela egin du ere Igor Arrieta Lizarragak. Uharte arakildarra Top 20an sailkatu da, hamabosgarren izan baita, McNulty taldekide irabazletik 1:22ra. 

“Aste sinestezina UAE Emirates taldearekin. Brandon McNultyri zorionik onenak. Pavel Sivakovek proba utzi behar izatea, pena, baina berehala egongo da bueltan” azaldu du Igor Arrietak sare sozialetan. Denboraldi hasiera ederra egin du uharte arakildarrak. 

Bestalde, Mulu Hailemichael (Rural Kutxa-RGA) Etxarri Aranatzen bizi den etiopiarra 76. postuan sailkatu da Valentziako Voltan, 22:17ra.