Lizarragan mozorratzeko prest

Guaixe 2024ko ots. 5a, 09:45
2023ko Lizarragako inauteriak. ARTXIBOA

Otsailaren 10ean, larunbata, Lizarragako inauteriak ospatuko dituzte.

Lizarragako elkartean elkartu eta kalez kale ibiliko dira mozorrotutakoak. Herri bazkarian elkartuko dira eta, bazkalondoren, kalejirarekin jarraituko dute.

Lizarragako inauterietako egitaraua

Otsailak 10 larunbata

13:00 Mozorrotuen topaketa eta kalejira.

14:30 Bazkaria, Azi Iturri elkartean.

18:00 Mozorrotuen puska biltzea herrian barna.

22:00 Puska biltzean jasotakoarekin afaria, Azi Iturri elkartean.