Bi ibilgailuk istripua izan dute NA-120 errepidean gaur 07:24 aldera. Ezbeharra Andia mendian izan da, Zunbelzko benta zegoen tokiaren inguruan. Diario de Noticiasek zabaldu duenez, noranzko bakoitzean zihoazen bi ibilgailuk galtzadaren gainean erorita zegoen pago bat jo dute. Ezbeharrean ez da kalte pertsonalik izan, baina bi ibilgailuek kalte handiak izan dituzte. Zuhaitz horrek motozerra edo antzeko erreminta batekin zerratu izanaren zantzu nabarmenak ditu, motzondoak ebaki garbia erakusten baitu. Foruzaingoa arduratzen da mozketa horren egiletza ikertzeaz. Suhiltzaileak eta Lizarrako ertzain-etxeko agenteak bertaratu dira, eta eginbideak bideratzeaz eta bidearen mozketa seinaleztatzeaz arduratu dira.