Txirrindularitza

Txirrindulari sakandarrak, prakak bete lan

Guaixe 2024ko ots. 12a, 10:45

Gorka Izagirre, Murtziako Itzulian. COFIDIS

Igor Arrieta, Gorka Izagirre, Mulu Hailemichael eta Iker Mintegi denboraldi betean daude

Otsailaren 10ean, larunbata, Murtziako Itzulia jokatu zen (198,7 km), egun bateko proba. Decathlon-AG2R La Mondiale taldeko Ben O´Connor australiarra iritsi zen bakarrik helmugara, Visma taldeko Jan Tratnik txirrindulariari 58 segundo ateraz. Igor Arrieta uharte arakildarra (UAE Emirates) ikusgarri aritu zen eta, beste behin, Top 20an sailkatu zen, hamahirugarren izan baitzen, 1:45era. Gorka Izagirre (Cofidis) 28. sartu zen, 8:04ra. 

Otsailaren 11n, igandea, Almerian bildu zen tropela, Almeriako Klasikoa jokatzeko prest. Ihesaldi garrantzitsuan Lasterketa esprintean erabaki zen, eta Vismako Olav Kooij gazte holandarra gailendu zen, Matteo Moschetti (Q36.5) eta Matteo Trentinen (Tudor Pro Cycling) aurretik. Bere taldekide Van Aertek lagundu zion Kooiji ongi kokatzen, eta bere sparringa izan zen, helmugara. Aipatzekoa da hiru eroriko izan zirela helmugan. Mulu Kinfe Hailemichael (Rural Kutxa-RGA) 42. sartu zen, eta Gorka Izagirre 105.

Arrieta eta Mintegi, Jaenen
Gaur, otsailak 12, Jaengo Klasikoa dago jokoan, Baezan hasi eta Ubedan bukatuko dena (1548 km). Bertan parte hartuko dute Igor Arrietak eta Iker Mintegik (Euskaltel Euskadi). Txirrindulari altsasuarra otsailaren 10ean Portugalgo Figueira Champions Classic klasiko gogorra lehiatzetik dator. Remco Evenepoel (Soudal-Quick Step) gailendu zen, helmugara bakarrik helduta (4:42:26). Iker Mintegi 28. iritsi zen, 3:38ra.