Udan Euskaraz kanpainako aurrematrikula despeditzear

Guaixe 2024ko ots. 13a, 11:21
Bi emakumezko eta umea Dorraoko jolas parkean. ARTXIBOA

Otsailaren 13an, asteartearekin, despeditzen da izen ematea.

Ergoienako Udala aurtengo Udan Euskaraz antolatzen hasia da. Zenbat parte hartzaile izanen diren jakiteko, aurrematrikulazio epea zabaldu du, gaur, otsailaren 13an despeditzen dena. Aurrematrikula egiteko udaletxetik pasa behar da edo info@ergoiena.com posta elektronikoko helbidera mezua bidali behar da. 

Ergoienako Udalak jakinarazi duenez, 3 eta 14 urte arteko haurrei zuzenduta dago aisialdia eskaintza, garilaren 15etik agorrilaren 4ra izanen dena. Izena ematen dutenek taldera sartzeko eta ateratzeko ordu bateko malgutasuna izanen dute, 09:00etatik 10:00etara goizetan eta 13:00etatik 14:00etara eguerditan. Ergoienan erroldatuta dauden haurrek izena ematerakoan 50 euro ordaindu beharko dituzte. Ibarretik kanpo erroldatuta daudenak, berriz, 75.