AHTaren aurrean alternatiba plataformak trenbidearen inguruko jardunaldiak antolatu ditu otsailaren 22tik 25era, ostegunetik igandera, Agurainen, Altsasun eta Irurtzunen: Trenbidearen defentsan eta AHTaren txikizioa gelditzeko. Besteak beste, nazioarteko esperientziak ezagutzeko aukera izanen da, eta solasaldiak, hitzaldiak, mahai inguruak, ipuin kontalariak eta abar izanen dira ere. Jardunaldien hasiera ekitaldia otsailaren 22an, osteguna, 12:00etan izanen da, Altsasuko Iortia zabalgunean. Otsailaren 23an, goizean, plataformako kideek Nafarroako Parlmantuan eta Eusko Legebiltzarrena bilera izanen dute.
Otsailaren 24an, larunbata, egun osoko egitaraua antolatu dute Altsasun, eta tartean bazkaria eta afaria eginen dituzte. Bertan parte hartzeko sakanatrenarenalde@gmail.com mailean edo 623 995 969 telefonoan izena eman behar da. Bi otordak Kukuerrekan izanen dira, 15 eurotan.
Trenbidearen defentsan eta AHTaren txikizioa gelditzeko jarduenaldien egitaraua
Otsailaren 15etik 22ra
Agurain
20:00 Erakusketaren irekiera: AHTaren aurkako borroka Euskal Herrian eta AHTaren aurkako erresistentzia Val di Susan. Zabalarten.
Otsailak 22 osteguna
Altsasu
12:00 Jardunaldien hasiera ekitaldia, Iortia zabalgunean.
Agurain
18:30 Konferentzia: AHTari alternatiba Lautadan proiektuaren aurkezpena. AHTaren histora gure lurradetik haratago. Parte hartzaileak: Italiako ordezkaritza; Ipar Euskal Herriko ordezkaritza; Tren publiko eta sozialaren aldeko estatuko plataforma; Lautada trenaren alde. Zabalarten.
20:30 Afaria.
Otsailak 23 ostirala
Irurtzun
18:00 Konferentzia: Konferentzia: AHTari alternatiba Lautadan proiektuaren aurkezpena. AHTaren histora gure lurradetik haratago. Parte hartzaileak: Italiako ordezkaritza; Ipar Euskal Herriko ordezkaritza; Tren publiko eta sozialaren aldeko estatuko plataforma; Lautada trenaren alde. Pikuxarren.
Altsasu
18:00 Hitzaldia: Antolakuntza, borroka eta errepresioa Val di Susan, Italiako ordezkaritzarekin. Gaztetxean.
20:00 Erakusketaren irekiera: AHTaren aurkako borroka Euskal Herrian eta AHTaren aurkako erresistentzia Val di Susan. Gure Etxean.
20:15 Merienda eta musika. Gure Etxearen aurrean.
Otsailak 24 larunbata
Altsasu
08:30 Gosaria. Kukuerreka elkartean.
10:00 - 14:00 Ponentzia saioa. Iortia kultur gunean.
- 10:00 - 11:15 AHT Gelditu Nafarroa: AHTaren aurkako borrokaren ibilbidea Euskal Herrian.
- 11:15 - 12:00 Altsasuko Adif enpresa batzordeko kideak: Abiadura handia eta ohiko trenbide lineen desegita. Altsasuko kasua.
- 12:00 - 12:30 Atsedena.
- 12:30 - 12:45 Sustrai Erakuntza: Abiadura handiko azpiegituren inguruko negozioa eta espekulazioa. Etxabakoizko pelotazoa.
11:00 - 14:00 Haurrendako jolasak. Burunda frontoian.
- 11:30 Ipuin kontalaria: Kontu Kurunkun.
- 12:30 Ipuin kontalaria: Josune Garcia de Bikuñaren Urrutiko intxaurrak.
- 13:30 Zirko ikuskizuna: Nomada Zirkoaren Zepellin.
14:30 - 16:00 Bazkaria. Kukuerreka elkartean.
16:00 - 17:30 Kafe tertulia: Espainiar Estatuko plataformak: Trenbidearen defentsaren oraina eta etorkizuna espainiar estatuan. Mobilizazioak, ibilbidea eta emaitza.
18:00 - 19:30 Konferentzia: Burgos, Araba eta Nafarroako tren publiko eta sozial baten proposamena eta ibilbideen azterketa. Parte hartzaileak: Kimetz Munitxa, Bide, ubide eta portuetako ingeniaria eta Alternatiba proiektuaren garapen taldeko kidea; Ignacio Rubin, bide, ubide eta portuetako ingeniaria eta Alternatiba proiektuaren garapen taldeko kidea; Juan Ramon Ferrandis, tren makinista; Carmen Duce, Ekologistak Martxaneko koordinatzaile orokorra eta garraio arloko ardurdun ohia; Nafarroa/Lautada trenaren aldeko kidea. Burunda frontoian.
21:30 Afaria eta kontzertu akustikoa. Kukuerreka elkartean.
Otsailak 25 igandea
08:30 Gosaria. Altsasuko Kukuerreka elkartean.
09:00 Mendi martxa, Etzegaratetik.
10:00 Mendi martxak: zutabeak Ziorditik eta Lezetik.
12:00 Mendi martxak Hirumugan bilduko dira.
14:00 Bazkaria eta jardunaldien itxiera, Durruman.