Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen aurrekontua onartu da

Guaixe 2024ko ots. 26a, 11:12
Altsasuko Garbitoki eraikinean du egoitza mankomunitateak. ARTXIBOA

Baita haren plantilla organikoa ere.

Altsasuko, Olatzagutiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak aurten 946.671,06 euroko aurrekontua izanen du aurten. Mankomunitatea osatzen duten hiru udaletako ordezkariek, gainera, erakundearen plantilla organikoa ere onartu dute. Hamahiru langile ditu Burunda mendebaldeko mankomunitateak, horietatik bederatzi lanaldi osoan ari dira, eta lauk lanaldi partziala dute.