Azken ostirala elkarretaratzea

Guaixe 2024ko otsailaren 22a

Otsailaren 23an, ostirala, Sarek deitutako kontzentrazioak izanen dira, Irurtzunen, Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Altsasun.

Hilabeteko azken ostiralera bezala Sarek elkarretaratzeak eginen ditu. Altsasun 19:30ean izanen da kontzentrazioa, udaletxearen aurrean. Irurtzunen, Arbizun eta Etxarri Aranatzen 20:00etan izanen dira, San Martin kalearen 7 zenbakian Irurtzunen eta plazan Arbizun eta Etxarri Aranatzen.