Mank-ek lanpostu bat egonkortu du

Guaixe 2024ko mar. 5a, 11:17

Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuaren urteko balantzearen aurkezpena, erdian Begoña Zestau Baraibar. ARTXIBOA

Anitzartean zerbitzuko gizarte hezitzailearena da egonkortutako lanpostua.

Administrazio publikoan aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barruan, Sakanako Mankomunitateak C mailako gizarte hezitzailearen lanpostu huts bat merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zuen. Lanpostu hori Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuari dagokio. Deialdiaren bidez hautatutako langilea Begoña Zestau Baraibar da, Mank-ek langile finkoko araubidean kontratatu du.