Nafarroako Gobernuko basozainek Biaizpeko eskaladako bi sektore behin behinean itxi ditu: Aixita eta Milu. Basozainek azaldu dutenez, belatz handia habia egiten ari da garai honetan eta, neurri horrekin, hegaztiak lasai ibiltzea eta errespetatzea nahi du foru administrazioak, belatz handiaren ziklo biologikoaren aldi sentikorra baita. Urtero moduan, otsailaren 1ean aldi baterako zigilatu zituen eskalada sektore horiek.